Asteburuko barnetegiak udaberrian

AEK-k asteburuko lau barnetegi antolatu ditu udaberrirako. Hala, apirilaren 29, 30 eta maiatzaren 1ean, maila guztietako ikasleek edukiko dute aukera Zarautzen. Ondorengoa maiatzaren 13, 14 eta 15ean egingo da Arantzan, B2 eta C1 mailako ikasleentzat. Hurrengo asteburuan, aldiz, bi eguneko hiri barnetegia izango da Iruñean, maiatzaren 21 eta 22an, eta bertan B1 mailatik gorako ikasleak izango dira. Azkenik, maiatzaren 27, 28 eta 29an, Arantzako barnetegian batu ahal izango dira A2 eta B1 mailako ikasleak. Informazio gehiago www.aek.eus webgunean edota 673 200 100 eta 946 464 000 telefono-zenbakietan.