Txotxindau, Indautxu AEK sagardotegi bihurtua

txotxindauBilboko Indautxu AEK euskaltegiak aurten ere ospatuko du Txotxindau jaia, udaberrian ohikoa duen legez. Martxoaren 11n izango da, gaueko 20:30etik aurrera. 20:45ean en-tzungo da Txoooootx!!! oihu ezaguna, eta bertaratzen direnek kupelak hustu arte izango dute sagardoa dastatzeko aukera. Edariari laguntzeko moduko menua ere prestatu dute: txorizoa, piper gorriak, tortilla, odolostea, gazta, intxaurrak eta irasagarra. Afaldu ostean hasiko dira adimenari eta gorputzari eragiteko probak: txinga eroatea, imintzioka eta zaku lasterketa, beste batzuen artean. Jokoetarako, bost pertsonaz osatutako taldeak egingo dira bertan. Guztia 15 euroren truke eta alboka eta trikitiaren musikaz alaiturik. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik izena emateko epea, euskaltegian bertan, 94 441 34 74 telefono-zenbakian, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean edo Facebook bidez.