Meatzaldeko Berbalagunak, osasuntsu bizitzen ikasten

meatzaldeaMeatzaldeko Berbalagun egitasmoko lagunek Osasuntsu bizitzen ikasi ekimena jarri dute martxan, helburu bikoitzarekin: horrelakoak euskaraz egin daitezkeela frogatzea eta inguruko euskaldun sarea zabaltzea. Ikastaroak larunbat goizetan egingo dira Ortuellan, Meatzaldeko eta inguruko aditu profesionalekin. Dagoeneko burutu dute lehenengoa, elikadura osasungarriari buruzkoa. Hurrengoa, berriz, tailer teoriko-praktikoa izango da, martxoaren 12an, gorputz-jarreren ingurukoa (anatomia eta fisiologia kontzeptuak; adina, jarduera eta egoera desberdinetan komenigarria den kirol jarduera; lesioak zelan ekidin eta sendatu; luzaketa programa bat...).
Hortik aurrera, beste hiru tailer izango dira apirilaren 16an, maiatzaren 7an eta ekainaren 4an. Hurrenez hurren, honako gai hauek landuko dituzte: Gorputza eta oreka, Hodei Goroztola yoga irakaslearekin; Osasun emozionala; eta Azukre planeta, azukrearen kontsumoaz hitz egiteko. Parte-hartzea doakoa da, baina izena eman behar da aurretiaz,  607 678 075 telefono-zenbakian (whatsappa) edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.