'El florido pensil - Neskak' aurkeztu du Tanttaka teatroak

florido

1996an arrakasta handiz estreinatu zuten El florido pensil, eskola frankistaren hezkuntza eredu atzerakoi eta muturreraino kontserbadorea umorez jasotzen zuen lana. Orduko bertsioak gizonezkoen ikuspuntua jasotzen zuenez, Tanttaka konpainiak El florido pensil-Neskak estreinatu berri du, hezkuntza sistema haren menpe emakumeek bizi izan zutena erakusteko. Izan ere, modu bikoitzean pairatu zuten neskek: ikasle gisa eta emakume gisa. Emakumea erabat gizonaren menpe jartzen zuen ideologian oinarrituta, etxekoandre otzanak sortzea zuen xede hezkuntza frankistak. Familia osatu eta seme-alabak hazteko hezten zituzten neskatoak. Andres Sopeñaren jatorrizko testua Kike Diaz de Radak egokitu du, eta Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok zuzendu dute. Elena Iruretak, Loli Astorekak, Gurutze Beitiak, Teresa Calok eta Itziar Lazkanok jokatzen dituzte bost ikasle protagonisten nahiz beste zenbait pertsonaiaren rolak. Otsailaren 18an aurkeztu zuten Bilboko Arriaga Antzokian, baina aurrerantzean leku askotan ikusi ahal izango da. Besteren artean, martxoaren 12 eta 13an Donostian, 17an Gasteizen, 20an Arrasaten eta apirilaren 21ean Eibarren.


BEGIBELARRIBEGI-BELARRI ikus-entzunezko zikloa antolatu du Gasteizko GEU elkarteak urrira bitartean. Otsailaren 24an hasita, orotara sei saio izango ditu zikloak. Lau dokumental, animaziozko film bat eta Laburbira film laburren zirkuituko emanaldiak osatuko dute eskaintza. Martxoaren 7an, Laburbiraren txanda izango da, Florida zinemetan. Gainontzeko saioak, aldiz, Oihaneder Euskararen Etxean egingo dituzte: apirilaren 13an, Jai Alai Blues; maiatzaren 18an, Urzulo; irailaren 21ean, Gerorik ez da; eta urriaren 19an, Egiaren hazi. Emanaldi bakoitzean protagonistekin solasean aritzeko tartea eskainiko dute.

 

 

LABURREAN

HASIAK DIRA Azkoitiko Matadeiko VII. An-tzerki Jardunaldixek. Ekainera arte bost antzezlan ikusteko parada eskainiko zaie Azkoitiko Matadeixera hurbiltzen direnei: martxoaren 13an, Gilkitxaroren Adarretatik zintzilik; apirilaren 17an, Azpeitiko emakumeen antzerki taldearen Punto, ta punto; maiatzaren 8an, Lekord taldearen Sokak; 15ean, Behibis taldearen Murren bidaia; eta ekainaren 12an, Anodino teatroaren Zerura eroria.


LABURBIRAMARTXOAREN 20ra bitartean, euskarazko zortzi film labur ikusteko aukera izango dute Euskal Herriko 26 herritan eta Frantziako hiriburu Parisen, Euskaltzaleen Topaguneak antolaturiko XIII. Laburbira euskarazko film laburren zirkuituari esker. Zirkuituaren nondik norako guztiak http://topagunea.eus/laburbira/ helbidean paratu dituzte.

ARTE ESZENIKOETAN euskaraz aritzen direnen topagune bihurtuko da Aulesti martxoaren 28tik apirilaren 2ra, ArteDrama Euskal Laborategiaren (ADEL) jardunarekin.  Aurten, sei irakaslek beste horrenbeste tailer emango dituzte. Informazioa jaso edo izena emateko, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar da.