Ander Mujika

mujikaWILLIS DRUMMOND, Anthology
Zuzenean lehen aldiz ikusi nituenean, maitemindu egin nintzen. Zuzeneko zoro eta indartsu hark txundituta utzi ninduen. Baina indar hori guztia kantu borobilak joz transmititu zuten. Diskoa bera zuzenekoaren parekoa da, eta Behin argian ezarrita, inoiz egin den kanturik onenetakoa.
NEIL YOUNG, Harvest
Klasikoa, milaka aldiz entzun dudana. Neil Youngen oso zalea naiz, eta, beraren disko guztien artean bat aukeratu beharko banu, honekin geratuko nintzateke seguru aski. Hasieratik bukaerara perfektua da, sentimenduz betea eta zentzu guztietan ederra.
CAFÉ TEATRO, Café Teatro
Gure lurraldean gehien gutxietsi diren taldea eta diskoa. Gehienon artean ezezaguna izango den talde zarauztar honek hiru disko eder kaleratu zituen pasa den hamarkadan. Horietatik hauxe da nire gustukoena. Bederatzi kantu instrumentalen bidez, urrutira eraman zaitzake diskoak. Soinu banda itxurako konposizioak dira, ezin hobeak mugitu gabe bidaiatzeko.