Andoni Urzelai

urzelai
Hauexek dira azken boladan zirrara eragin didaten liburuak, hurrenez hurren:
Bata, Alaine Agirreren X hil da (Elkar, 2015). Idazkera ulerterraz eta zorrotza darabil egileak protagonistaren (maitalea galdu berri duen neskato bat) barne izuak azaltzeko. Nobela bizia da, dudarik gabe zer pentsatua emango dizuna.
Etgar Kereten Jainkoa izan nahi zuen autobus gidariaren istorioa eta beste batzuk (Pasazaite, 2013) da bigarrena. Argitaletxe horrek liburu gutxi baina oso interesgarriak kaleratzen ditu. Surrealismoaren lagun bazara, Etgar Keret israeldarraren ipuin liburu honek irribarre zabalarekin utziko zaitu.
Azkenik, Ramon Saizarbitoriaren Lili eta biok (Erein, 2015). Saizarbitoria nire idazle kutunetako bat da eta oraingo honetan ere nobela borobila ondu du. Autoretzar honen kontatzeko modu zehatz eta idazkera dotoreak seduzitu egingo zaituztelakoan nago.