Laranja bat zaborretan

laranjaPatxi Zubizarreta
Elkar, 2015

B2 maila

Xariar sultan misoginoak burua moztuko ziokeen Sherezaderi, aurretik 3.000 emakumeri egin zien bezala, azken horrek, gauero-gauero, ipuinik kontatu izan ez balio. Gaurik gau, ipuinek salbatu zuten haren lepoa. Modu batean, Laranja bat zaborretan nobelako Karabino protagonistarena bezalatsu.
Izan ere, Karabino mutiko koptoa ametsen eta ipuinen artean bizi da, Hilen Hirian aurkituko duen Nagib itsuak bere ipuinekin elikatuko baitio gogoa, Kairoko Zaborraren Hiria guztiz irentsi behar ez izateko eta, ba-tzuetan, zaborrari darion kiratsa lurrin merkea bihur-tzeko. Amets-ipuinen aurrean, ordea, parez pare dauzka Mendebaldekoon kaka, zaborra eta hatsa. Izan ere, zaborretan aurkitutakotik (eta zaborretan blaituta) bizi baita haren familia, bai eta Mokattam auzunea ere.
Zaborraren Hiritik ez oso urrun, zakarrontzi garbiak dituen auzo aberatsa ere badago, halere. Zakarrontzi horietako batean, laranja osoa aurkituko du, azal eta guzti. Are gehiago, laranja zakarretara bota duen hori ere ikusiko du, Nada neskatoa, eta laranjaren haziek zerbait ereingo diote Karabinori biho-tzean.
Ahozkotasunetik oso hurbil dagoen nobela idatzi du Patxi Zubizarretak, ipuinez ipuin amets egitera eta geure burua salbatzera eramango gaituzten esaldi gozoen bidez. Beharbada, guztiok garelako pixka bat Sherezade.
Alaitz Andreu Eizagirre