Aritz Mutiozabal

mutiozabal

Benetako gertakarietan eta pertsonaietan oinarritutako fikzioek interes berezia pizten dute nigan. Harrapatu egiten naute; bestelako kontakizunek baino gehiago, akaso. Burura datozkidan izenburuek ez dute zerikusirik elkarren artean, baina guztiek dute isla errealitatean, keinu hutsa izatetik harago. Estalinismoari buruzko satira klasikoa da George Orwellen Abereen etxaldea, txerriak iraultzaile eta ondoren agintari anker aurkezten dituena.
Kirmen Uribek gerrako haurrak ditu abiapuntu Mussche-n, idazle flandiarraren bizitzan eta, bide batez, II. Mundu Gerran barneratzeko.
Alegiazko biografien bidetik, Jean Echenozek badu trilogia berezi bat Maurice Ravel, Emil Zatopek eta Nikola Tesla ardatz hartuta. Azkenaren ibiliak, zientzia arlokoak zein haren barne-mundu ilunekoak, Tximistak liburuan daude jasota. Erraietaraino iristen diren hiru istorio hunkigarri dira. Jarraian irakurtzera bultzatzen duten horietakoak.