Bertsolaritza

arabaErrimak bor-bor Araban eta Nafarroan

Martxora bitartean, Arabako eta Nafarroako bertsozaleek egitarau bizi eta erakargarria izango dute, Arabako 4. Bertso Kuadrilla artekoaren eta Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren hirugarren ekitaldiari esker. Antzekotasun mordoxka dute biek. Bi urtetik behin antolatzen dituzte Arabako Bertsozale Elkarteak eta Nafarroakoak, hurrenez hurren. Bata zein bestea taldekako ekimenak dira, hots, taldeen arteko erronkek osatzen dituzte saioak. Gainera, euren hainbat helburu berberak dira. Besteren artean, lurralde bakoitzean bertsolaritza saretzea eta indartzea, ber-tsozaletasuna sustatuta eta, bidenabar, bertsolarien zein zaleen harrobia elikatuta. Lehia baino, festa giroa eta elkarlana lehenesten dituzte bietan. Arabako Ber-tso Kuadrilla artekoan, esaterako, martxoaren 12an egingo dute azken saioa, eta bertan izango dira aurten parte hartuko duten talde guztiak: 14 talde bat-bateko modalitatean eta 10 ida-tzizkoan. Bardoak ekimenean, aldiz, finalean ez dira parte hartzaile guztiak izango. Berez, 16 talde ari dira parte hartzen, baina horietarik hiru izango dira martxoaren 19an Etxarri-Aranatzen jokatuko duten finalean. Hori bai, horretan ere, lehiaketaz harago, festa izango da nagusi. Orotara, Arabako Kuadrilla artekoak 6 hitzordu izango ditu; Bardoakek, berriz, 23. Horien guztien berri zehatza  webgunean jaso daiteke.