Gaztetxeak

gaztetxeaEuskal Herriko gaztetxeen eta gazte asanbladen topaketa Oñatin

Eztabaida eta gogoetarako topagune izango da Oñatiko Antixena gaztetxea otsailaren 19, 20 eta 21ean, hantxe egingo baitute Euskal Herriko gaztetxeen eta gazte asanbladen topaketa. Hiru egunez, gaztetxeek eta gazteen batzarrek izan ditzaketen arazoak izango dituzte hizpide, haiei aurre egiteko tresnak sortzeko xedearekin. Horretarako, bi ildo nagusi landuko dituzte mahai-inguru eta solasaldien bitartez. Batetik, gaztetxeak egungo sistemari aurre egiteko gune diren heinean, bide hori lantzeko aukerak aztertuko dituzte. Bestetik, botere harremanak ardatz, asanbladen funtzionamendua izango dute aztergai. Horiez gain, manifestazioa egingo dute gaztetxeek azkenaldian izandako erasoak salatzeko, baita horiei erantzuteko erresistentzia landu ere, horretarako propio antolaturiko tailerretan. Hausnarketa eta lana ez dira izango topaketaren egitarauko osagai bakarrak, hainbat kon-tzertu ere antolatu baitituzte. Hala, Mor More, Trikimailu, Fiachras, Pelax eta Cowboy's Orchestra eta Dekot taldeak zuzenean entzuteko aukera izango dute Oñatira hurbiltzen direnek.