'Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi' jardunaldia Interneten

praktikatuGaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldiaren II. edizioa burutu zen Bilbon pasa den azaroan, AEKren Praktikatu zerbitzuak antolatuta. Euskaraz mintzatzeko motibazioan eragiten duten faktoreak eta motibazio positiboa lantzeko estrategiak aztertu zituzten bereziki. Horretarako, hiru hizlariren laguntza izan zuten jardunaldian: Lorea Agirre, Karmelo Aiesta eta Lutxo Egia.
Jardunaldiak oso balorazio positiboa jaso zuenez, AEKren Praktika zerbitzuak orduko informazio guztia bere blogean eskegitzea erabaki du: hizlarien hitzaldiak (bideoak), jasotako balorazioak, argazkiak… Hala, momentu hartan jardunaldian parte hartu ezin izan zutenek aukera dute orain egun hartan eskainitakoez aberasteko.