AEK, Hitzargiak egitasmoan

albisteakSoziolinguistika Klusterreko kidea den heinean, AEK-k pasa den hilean aurkezturiko Hitzargiak izeneko egitasmoan parte hartuko du. Proiektuaren helburua da Europako eremu urriko hizkuntzen aldeko lanean arrakasta-tsuak izan diren jardunbideak jasotzea eta ezagutzera ematera. Hitzargiak Soziolinguistika Klusterrak eta Donostia 2016 Kultur Hiriburuak antolatuko dute elkarlanean, eta AEK egitasmoa bideratzeko sortutako partzuergoan egongo da.