V. Didaktika Topaketa hil honen 27an

didaktikaDonostiako Nazaret zentroan egingo da aurten AEKren Didaktika Topaketaren bosgarren edizioa, otsailaren 27an. Urtero, ehunetik gora AEK-ko kide eta irakasle bildu ohi dira foro horretan, euskararen irakaskuntzaren inguruko gaiak elkarrekin jorratzeko eta etengabeko prestakuntzan aurrera egiteko. Oraingo honetan, partaideek Joxerra Gartzia eta Kike Amonarriz izango dituzte lagun, ahozkotasunaz eta umoreaz hitz egiteko, hurrenez hurren. Horrez gain, Primeran A2 materiala aurkeztuko da, eta partaideek aukera izango dute Jardun Biko ikastaro motan oinarrituta garatu diren adibideak ezagutzeko.