Berezko sor-marka behar al dute Arabako Errioxako ardoek?

ikamikaGuardiako Artadi upategiak Errioxa sor-marka utzi berri du, egoitza LogroƱon duenak ez diolako uzten etiketetan Arabako Errioxa zigilu bidez bereizten. Artadiko arduradunek beharrezkotzat jotzen dute bereizketa hori, kontsumitzaileek ardoaren jatorria eta kalitatea ezagut ditzaten ezinbestekoa delakoan. Izan ere, Errioxako sor-markaren barnean, jatorria ez ezik, nortasun berezkoa ere badute Arabako Errioxako ardoek, eta hala azaldu nahi du Artadi upategiak. Sor-markaren aldetik oztopoak besterik jasotzen ez dutela iritzita, bere bidea hortik kanpo egingo du aurrerantzean Artadik. Zer iruditzen zaizu erabakia? Errioxako sor-markaren barnean egoteak kalte egiten die Arabako upategiei? Sor-marka propioa beharko lukete? Kanpezuko B1 mailako ikasleak

1. Amaia

Ondo iruditzen zait Arabako Errioxako upategiek beren sor-marka edukitzea. Baliteke, kanpotik begiratuz gero, ez izatea hain ospetsuak, baina kalitate hobea dute. Gainera, jakina da Errioxan erabiltzen dituzten mahatsak edozein lekutatik ekartzen direla, eta esango nuke kalitate txarragoko ardoa dela.

2. Amaia

Errioxako sor-markaren barnetik alde egitea oso ideia ona da. Hasierak oso zailak izaten dira edonorentzat; hala ere, gaur egun mundu guztian zehar daude dastaketak ardoak aurkeztu ahal izateko.

3. Rure

Gaur egun merkatuan garrantzitsuagoak dira kalitatea eta produktuaren ekoizte prozesuak prezioa baino. Horregatik, Arabako Errioxako upategiek, sor-marka propioa edukita ere, topa dezakete beren lekua merkatuan, uste baitut kalitate handiko ardoak direla.

4. Oskar

Lehen mailako ardoa dela jakiteko, Arabako Errioxako sor-marka beharrezkoa da, bertako mahatsak erabiltzen dituztelako. Artadi upategiak atea ireki du eta, nire iritziz, hori da bidea.

5. Itziar

Ardo erosleak azalpen bat behar du ardoa eskuratzerakoan. Ardoen munduan ergelkeria handia dago. Upategi andana agertu da Errioxan eta ezinezkoa da mahatsa bertakoa izatea: horregatik, ondo iruditzen zait Arabako Errioxako upategien sor-marka.

Gaizka (ez dago argazkian)

Niri ondo iruditzen zait ardo botiletan zer-nolako ardoa dagoen eta nondik datorren jakitea. Errioxako sor-markaren barnean ez badiete uzten beraien marka aldarrikatzen, hobe litzateke haien marka propioa eduki-tzea.