The Hateful Eight

zortzi

Zuzendaria: Quentin Tarantino. Gidoia: Quentin Tarantino. Aktoreak: Samuel L. Jackson, Kurt Russell, Jennifer Jason Leigh, Bruce Dern, Tim Roth, Michael Madsen. AEB, 2015.

Istorioa: AEBetako Sezesio Gerra gertatu eta urte gutxira, John Ruth sari-ehiztaria Wyomingeko Red Rock izeneko herrirantz doa diligen-tzian, harrapatu berri duen Daisy Domergue hango agintarien esku uztera, urka dezaten. Negu gorria izaki, elur ekaitz batek hankaz gora ipiniko dizkio asmoak: bidean bi gizon jaso beharko ditu, eta ondoren diligentzientzako geraleku batean geldialdia egin, ekaitza igaro arte zain. Han, beste zenbait gizonekin egingo dute topo...
Zuzendaria: Zortzigarren filma du honakoa Tarantinok, izenburuan ongi nabarmendu duenez, eta gustuko generoari, western-ri, heldu dio bigarrenez. Generoari keinu ugari egiten badizkio ere (Ennio Morriconek egin du musika, adibidez), ezohiko westerna da, intriga eta komedia beltzetik asko duelako.
Onena: Antzezlana ere izan zitekeen filma lasai asko, eta, alde horretatik, Tarantinok elkarrizketak sortzeko duen abilezia agerian gera-tzen da. Bere filmografian ohikoak diren aktoreen lanak ederki laguntzen du horretan.
Txarrena: Ezin bestela, zuzendariak hain berezkoak dituen ezaugarriak bete-betean ageri dira. Ia hiru orduko metrajean, zalan-tza sor dakioke askori: tarantinotasunak ala tarantinokeriak, zein nagusi?
EƱaut Mitxelena