Agustin Arrieta

 

 

 

arrietaFikzioak ikaragarrizko menua eskain-tzen du, eta, nola zauden, halako aukera egin dezakezu. Gaurkoan, hiru liburu hauek aukeratuko ditut, denak klasiko samarrak. Bihar?
Batetik, John Steinbeck Nobel sariaren Saguak eta gizonak (Igela argitaletxean). Bere gogorrean, bihotzean samurtasunez iltzatzen den eleberri labur eta irakurterraza da.
Bigarrenik, Mary Shelleyren klasikoa, Frankenstein (Erein-Igela). Itzulpen bikainean dasta daiteke zientzia fikzioa eta erromantizismoa elkarrekin txirikordatzen dituen testua. Pentsarazten duten testu horietako bat da, giza auzi nagusiak mahai gainean jarrita.
Azkenik, W. Somerset Maughamen Sei Istorio (Igela argitaletxean). Istorio horiek guztiak onak edo oso onak dira; oso onen artean daude Gutuna eta Euria izenekoak.