Orrigorri, literaturzaleen bilgune Ondarroan

ORRIGORRI

Hasiberria da Orrigorri. Literaturzaleek Ondarroan izango duten ekimena ekainaren 5era arte luzatuko da. Bi astean behin, igande goizez, solasaldiak egingo dira hamar euskal idazlerekin, beraien azken lanak min-tzagai hartuta; hala, irakurleek aukera izango dute lan horien zein sorkuntza prozesuaren inguruan nahi dutena galdetzeko. Guztia Arrigorri ostatuan, kafe, pasta, pintxo zein bermutaz lagunduta. Eragileen asmoa da “literaturari gure herrian beste plaza bat ireki-tzea eta oro har eskaintza kulturala aberastea, Arrigorri herriaren erabilpenerako gunetzat jota. Izan ere, literaturak leku txikia du kultur agendan eta, horrenbestez, baita idazle eta irakurleen arteko aurrez aurreko topaketek ere”. Gonbidapena gustura jaso omen dute deitutako idazleek. Tartean dira, besteak beste, Koldo Izagirre, Jule Goikoetxea, Bea Salaberri, Katixa Agirre, Harkaitz Cano...


susaGIDARIAREN OKERRA (Susa) du izenburu Gotzon Barandiaranen bigarren nobelak. Bilbon kokatzen da istorioa, eta hiru astean gertatzen da dena, modu azkar eta trinkoan. Protagonista gerra argazkilaria da, glaukomak joa. Itsu geratzen ari denez, gertatzen zaiona (taxi gidari batek bahiketa batean parte hartzeko eskatuko dio) idatziz kontatzea erabakiko du. Kontakizuna azkar-tzen duten elkarrizketa asko ditu eleberriak, antzerki formatuan idatziak, izena aurretik jarrita. Idazlearen esanetan, “fartsa bat da, baina oso gai serioei heltzen die”. Aldi berean, hausnarketa edo “jolasa” proposatzen dio Barandiaranek irakurleari: zer egiteko prest zaude, onartzen baldin baduzu gezurpean bizi zarela? Non aterpetuko zara? Halaber, nahita utzitako hutsuneak ditu narrazioak,  “irakurleak azal dezan pertsonaia bakoitzak hartu duen erabakia zergatik hartu duen”.

zuZU
Anjel Lertxundi
Erein, 2015

Bizitzaren udazkenean sakontzen du nobela honek. 2012ko uztailaren 19an aldatuko da betiko liburu honetako protagonisten bizimodua: narratzailearen emazteak pankreako minbizia du. Aurrekoaren ifrentzu bihurtuko zaie handik aurrerako bizitza, eta egunerokoak zerikusi gutxi izango du iraganekoarekin. Zorigaiztoko diagnostikoa eskuetan, egoera berrira egokitu beharra izango dute. Premiak behartuta, bizimodu xumera ohitu beharko dute, zenbatez zinezkoagoa, sakonagoa, tristeagoa, abailduagoa.

bihotzeroBIHOTZERO
Maider Agirre
Auto-argitalpena, 2015

Idazle gipuzkoarraren opera prima da eleberri hau. Emakume protagonista ospitalera joango da izeba bisitatzera, eta hark familiari buruzko kontu zahar eta herdoildu asko kontatuko dizkio; batzuk ezagunak, baina baita sekreturen bat ere. Zulagarriak guztiak. Eman ere emango dio zerbait. Nobelaren haria, dena den, eten egiten da tarteka ipuin txiki ba-tzuen bidez, eta horietako bakoitza Idoia Beratarbide marrazkilariak sortutako irudi batez ilustratzen da.