LABURREAN

dantzaNAFARROAKO DANTZAK jaso eta haiei buruzko informazioa biltzeko proiektua garatzen ari da Ortzadar Euskal Folklore Elkartea: Nafarroako Dantza Tradizionalen Atlasa. Dantza bakoitzaren inguruko informazio zehatza emango dute atlasean: dantza bakoitzaren deskripzioa, datu teknikoak, koreografiak, musika eta jantziak, dokumentazio zein irudiekin lagunduta. Oraingoz, ia 300 dantzaren berri jaso dute eta bakoitzaren fitxak osatzen ari dira. Lan hori guztia publiko ororen esku uztea da Ortzadar elkartearen asmoa eta, horregatik, Interneten paratuko dute Atlasa. Alta, Atlasa sarean kontsultatzeko zenbait aste itxaron beharko da, urte amaieran sareratu nahi dutelako, www.dantzaatlasa.com gunean.

MENDIA

 

MENDIZALEAREN HIZTEGIA osatu eta sareratu du Zumarraga-Urretxuko Ostadar mendi taldeak. Elkarte horretako kide Jon Mikel Intsaustik koordinatuta, mendiarekin zerikusia duten 6.000 termino baino gehiago biltzen ditu, hainbat esparrutakoak: alpinismoa, eskalada, mendi bizikleta, mikologia, geologia... Duela sei urte hasitako lanaren emaitza da hiztegia eta, sarean ipinita, eguneratzeko aukera zabaldu dute. www.ostadar.org/hiztegia gunean topa eta erabil daiteke.


neuroIKERBASQUEK eta Euskal Herriko Unibertsitateak sustaturiko Achucarro Basque Center for Neuroscience ikerketa zentroak neurozientziari buruzko euskarazko bloga ipini du martxan: Neurozientzian. Neurozientzian oro har, eta neurobiologian, batez ere, oinarritutako euskal bloga. Izenak argiro dioen moduan, neurozientzien inguruko testu eta artikuluek osatzen dute blogaren edukia eta honako helbidean topa daiteke: http://neurozientzian.blogspot.com.es/.