Diaspora

gutunMartxan da Valentziako euskal etxeek antolaturiko gutun lehiaketa

Duela bi urte hasitako ekimenari jarraipena emanez, Diasporaren Gutunen III. Literatura Lehiaketa antolatu dute Euskaltzaleok eta Laurak Bat Valentziako (Herrialde Katalanak) euskal etxeek. Euskaldun ororentzako lehiaketa da, baina leku berezia egiten die euskara ikasten ari direnei. Horregatik, bi kategoria ditu: euskara ikasten ari direnena eta euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunena. Batean zein bestean, gehienez bi orrialdeko eskutitza idatzi beharko da, gaia norberak hautatuta. Euskara batuan edo edozein euskalkitan izkiriatu daiteke, gainera. Lanak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira urtarrilaren 20a baino lehen, edota posta arruntez. Kategoria bakoitzeko irabazleek  liburu sorta bana jasoko dute. Valentziako euskal etxeek euskara sustatzea dute helburu nagusi, eta lehiaketa xede hori garatzeko antolatzen dituzten ekitaldien baitan dago.