Bitxikeria

belfosTxakurrek badute non hartu tragoxka Bilbon

Tokian-tokian txakurrak ortotsik dio esaera zaharrak. Bilbon ere txakurrak hanka-hutsik ibiltzen dira, baina atsotitzaren balioa batek baino gehiagok ipiniko luke zalantzan. Izan ere, txakurrentzako taberna zabaldu dute Zazpi Kaleetan. Belfos y trufas izena du, eta animaliak oso gogoko dituzten bi ahizpak zabaldu dute. Ohiko tabernetan bezala, edariak eta jakiak eskaintzen zaizkie tabernan txakurrei: garagardoa, saltxitxak, pintxoak, gozoakā€¦ Hori bai, txakurrei egokitutako janariak dira. Garagardoa, esaterako, salda da, eta gozoak animalientzako osagai egokiekin eginak dira. Horrez gain, animaliak gustura egoteko prestaturik dago lekua, eta elkarrekin jolasteko tokia ere badute. Jabeentzat, aldiz, itxarongela bat egokitu dute, non musu-truk eskaintzen zaien tragoxka: kafea edo freskagarria. Finean, txakurrekin egoteko leku egokirik izaten ez dela-eta, txakur-jabe askoren kexuari erreparatuta zabaldu dute taberna ahizpa biek. Aurrerantzean, gainera, zerbi-tzua zabalduko dute. Hartara, txakurrentzat propio eginiko eguneko menuak ematen hasiko dira, baita pintxo-poteak antolatzen ere.