Aritz Arzallus (Egurra ta Kitto)

ARZALLUS

Negu Gorriak: Borreroak baditu milaka aurpegi (1993)
Markatuko ninduen era batera edo bestera, izugarri entzun bainuen. Musika erritmo eta hitz desberdinekin jolastuz, mezua eta sentimenduak transmititzen dituen artelana. Borobila benetan, Permin! Eskerrik asko!


Ken zazpi: Argiak (2007)
Malkoak atera dizkit, indarra sentitu dut, ezintasuna, amorrua... Une bakoitzean, barrura eraman duten lagunaz oroitzen zara, zapaltzen gaituztenez edota borrokatzeko dugun indarraz, ilusioaz... edozein unetan bizarrak zutik jartzen dizkit. Maite dudana maitatzeaz harro sentiarazi nauen lana.


Iheskide: ...Irabazi arte! (2012)
Nire altxorren artean gordea dut disko hau. Bizi dugun gatazka soziopolitikoa agerian uzten duen diskoa. Punk-rock estiloa doinu melodikoekin nahastuz, zuzeneko mezu eta doinu indartsuak lortu dituzte. Irabazi arte borrokan jarraitzeko indarra ematen duen lana. Besarkada bat urrun daudenei!