Osakidetzakoak berbetan Gurutzetako mintzodromoan

berbalagunPasa den hilean, Gurutzetako ospitalea mintzodromo bihurtu zen lehen aldiz. Bertako Euskara Zerbitzuaren eta AEKren Praktika Jarduerak zerbitzuaren elkarlanari esker, ospitaleko hainbat langile (medikuak, erizainak eta zaindariak) batu ziren euskaraz jarduteko. Hiru gai landu zituzten: elikadura, aisia eta bidaiak, eta komunikazio tresnak.
Ekimena martxan jartzeko hainbat arrazoi egon dira: Osakidetza Euskal Herriko enpresarik handiena da, beraz, estrategikoa normalizaziorako; bertako langile asko ari dira euskalduntzen; eta beste behargin eta erabiltzaile asko eta asko euskaldunak dira dagoeneko. Halere, askotan, nahi baino gutxiago erabiltzen da euskara osasungintzan. Partaide guztiek ekimena oso ondo baloratu zutenez, datorren urtean errepikatzeko asmoa dago, jende gehiagorengana iritsita, beharbada baita pazienteengana ere. Izan ere, osasun zerbitzu publikoaren erabiltzaile guztiok dugu eskubidea bertan euskaraz artatuak izateko.