Santutxuko AEK-k 50 urte

santutxuNeu ere Santutxun ibilia naiz Facebook komunitatea sortu berri da, aurten Bilboko Santutxu AEK euskaltegiaren 50. urteurrena ospatzen dela-eta. Urte osoan, hainbat ekitaldi egingo dira urtemuga ospatzeko: lehiaketak, hitzaldiak, tailerrak... Halere, hiru bereziak izango dira, martxoan, uztailean eta irailean, hain zuzen ere. Martxoan, Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Astearen barruan, erakusketa interaktiboa antolatuko dute, urteotako irakaskuntza metodologiaren garapena erakusteko. Uztailean, ekitaldi bereziak antolatuko dituzte Santutxuko jaien egitarauaren barruan. Irailean, berriz, jai erraldoia antolatuko dute, bazkari, kontzertu eta guzti. Horren guztiaren berri zuzenean izango dute Neu ere Santutxun ibilia naiz Facebook komunitateren jarraitzaile egiten direnek. Gainera, euren esperientzia partekatzeko parada izango dute, euskaltegian igaro zuten garaia gogora ekarrita: noiz egon ziren, zein irakaslerekin...