AIZTOA ETA ARKATZA liburua kaleratu du Txalaparta argitaletxeak

aiztoa Irati Jimenez idazleak bertan bildu ditu beste idazle batzuek idazteko emandako gomendioak, eta Antton Olariagak ilustrazioak erantsi dizkio liburuari: aipatu idazle horien marrazkiak. “Autolaguntza liburua” dela dio Harkaitz Canok hitzaurrean, “hainbat garai eta estilotako idazle askoren iritzi eta aholkuak biltzen dituen liburu gutiziatu eta gozagarria”. Guztira, 29 idazleren aipuak, bakoitzaren biografia labur batez lagunduak. Batzuk aipatzearren, John Steinbeck, George Orwell, Mark Twain, Susan Sontag, Virginia Woolf, Ernest Hemingway, Gabriel Garcia Marquez, Charles Bukowski, Jose Luis Borges, Gustave Flaubert... Irati Jimenezen azken aholkua: “Segi gustuko dituzun aholkuak eta pikutara besteak”.