The Lobster

langosta

Zuzendaria: Yorgos Lanthimos. Gidoia: Efthymis Filoppou eta Yorgos Lanthimos. Aktoreak: Colin Farrell, Rachel Weisz. Grezia-Irlanda-Britainia Handia-Herbehereak-Frantzia, 2015.


Istorioa: Gizarte distopiko batean, ezkongabeak ez dira libre bizi. Legeak ezarritakoaren arabera, 45 egun dituzte bikotea osa-tzeko, horretarako propio prestaturiko hotel edo egoitzetan. Bikotekiderik topatu ezean, animalia bilakatzen dituzte.
Onena: Zuzendariak berak esan duenez, bikoteei, maitasunari eta ezkongabeei buruzko lana da The Lobster. Giza harremanen sastraketan barrena egin du, gizakiaren alienazioari helduta hain berezko eta berezi duen lengoaiarekin. Bere aurreko beste film batzuen antzera, berezia baita, oso, filma. Gogorra, bortitza, umoretsua, krudela, samurra, maltzurra, sarkastikoa, beltza baino beltzagoa, gaiztoa... Orotariko adjektiboak ipin dakizkioke filmari, eta denek ala denek dute zentzua. Ahoan zapore garratza eta gozoa uzten du aldi berean, baita sekulako ezinegona piztu ere.
Txarrena: Goitik beherako bidea hartzen du lanak. Ongi bereizitako bi atal ditu, eta lehena askoz indartsuagoa da. Bigarrenean, ikuslea gogaitzeko arriskua dago, batik bat Lanthimosen ezohiko proposamena kontrako eztarritik doakienen artean. Finean, ez da aho ororentzako jakia.
EƱaut Mitxelena