Antton Kazabon

kazabon

Kurrin-kurrun vita. Maisu baten ikarak eta ostikadak (Joxerra Garzia)
Idazleak  bildu dituen kontakizun eta gogoetetan ez dago ez ikararik, ez ostikadarik. Egileak dioen bezala, irakaskuntzak bidean utzi dizkion arrastoak aurki ditzakegu bertan. Hori bai, ironiaz eta graziaz kontatuak. Beraz, barre pixka bat egiteko eta euskararen erabileraren bilakaeraz zerbait pentsatzeko ere balio dezakeen liburu gustagarria.
Manuel Iturriotz. Borrokalari baten bizipenak (Joxe Mari Iturriotz)
Kontakizun harrigarriak aurkituko ditu hemen irakurleak, Manuel Iturriotzek berak 80 urterekin eskuz izkiriatutako biografia hunkigarrian. Joxe Mari Iturriotzek euskaratu eta atondutako2 historia ederra. Ez zen makala izan Manuelen ibilbidea: 10 urterekin etxetik morroi alde egin ondoren, baserritar, artzain, mikelete, kapitain, Comète sareko mugalari… ibili zen.
Kristalezko begi bat (Miren Agur Meabe)
Nerabezaroan begi bat galdutako emakumearen mintzo garratza aurki daiteke liburu bikain honetan, beste hainbat haustura eta pasarte mingotsekin batera. Lehen kapitulua nahiko gordina bada ere, aurrerantzean lirikotasuna gailentzen da. Begi galduaren hutsunea beste batekin bete daiteke, baina bizitzak utzitako hainbat zulo beltz ez dira beti hain erraz betetzen.