HATORTXU ROCK jaialdiaren...

hatortxu ... 16. edizioa abenduaren 28an izango da aurten, egun bakarrean. Azken urteotan bezala, Atarrabia eta Burlata arteko Entrecementerios eremuan ospatuko da, ateak arratsaldeko 16:00retan irekita. Hamabi talde txandakatuko dira karpa erraldoiko bi eszenatokietan: Soziedad Alkoholika, Kaotiko, Governors (Morphinapolis disko berriarekin), Ze Esatek, Flitter (2006tik jo gabe, Rabioso disko berriarekin), Willis Drummond, Obrint Pas (valentziarren azken kontzertua), El trono de Judas (azken kontzertua, 17 urteko ibilbidearen ondoren), Glaukoma (Vol. 2 disko berriarekin), Non Servium, Skakeitan eta La Raiz. Sarrerak aldez aurretik 15 euroan erosi ahal izango dira; txarteldegian, berriz, 18 euroan.