Gazte literaturan abiatu da Fermin Etxegoien

etxegoien

Idazle oñatiarrak orain arte jorratu gabeko bidea hasi du Urpekariak (Erein, 2105) eleberriarekin. Argitaletxeak proposatuta idatzi du aita-seme batzuen oporraldiaz, eta metafora erabili du nobelari izenburua jartzeko; izan ere, murgiltzea seme nerabearen iniziazioaren sinbologia bihurtzen da, bi protagonistak urpekaritza egitera joango direlako. Hala, Etxegoienen eleberrian aita-semeak Gironako herri turistiko batera joko dute udako oporretan eta, urpekaritza egiteko Meda uharteetara doazela, ama-alaba batzuk ezagutuko dituzte itsas bidaiatxoan. Berehala gurutzatuko dira bi gazteen arteko begiradak. Mutilarentzat zoragarriak izango dira handik aurrerako egunak, baina, zoriontasunik beteenean ere, aitaren bakardade puntuaz ohartuko da. Egunez eguneko kontakizun kronologikoa da liburua, baina egileak oroitzapenen bidez jotzen du batzuetan iraganera; aldiz, protagonisten proiektuak baliatzen ditu etorkizunerantz egiteko.


jaioKARMELE JAIOK poesiari heldu dio bere azken liburuan: Orain hilak ditugu (Elkar, 2015). Idazle gasteiztarrak eleberriak, ipuin bildumak eta hainbat artikulu argitaratu izan ditu bere literatura ibilbidean, baita sariak irabazi ere. Oraingoan, ordea, poesiari ireki dio bidea, baina oso modu narratiboan. Hortaz, egileak berak adierazi duenez, ez omen dago hainbesteko alderik kaleratu dituen aurreko lanekin. Gauza bera gertatzen da gaiei dagokienez: denboraren igarotzeak sortzen duen mina, galdutako pertsonek utzitako hutsunea, desiraren itzaltzea, egunerokotasunaren gazi-gozoak... jorratzen ditu Jaiok, poemak estilo landu eta hurbilez hornituta.

 

 

 

iragagnSAIZARBITORIA ETA IRAGANA
Markos Zapirain
Susa, 2015

Ramon Saizarbitoriak era berezian agertzen ditu giza izaeraren tolesak eta esperientzia hurbilak bere ipuin eta nobeletako pertsonaien bitartez. Horiei buruzko gogoetan dihardu Markos Zapiainek saiakera honetan. Azaltzen digu nola bizi dituzten errua, maitasuna, jelosia, fideltasuna, egia, sekretua, oroimena, damua, mendekua, patua, kon-tzientzia, beldurra... Saizarbitoriaren protagonisten arazoa da denbora ez zaiela ondo iragaten, ez dituztela gertaerak modu egokian barneratzen.

 

norkNORK
Xabi Paya eta Patxi Gallego
Bertsolari aldizkaria, 2015

2013ko Bertsolari Finala
BECen: deskarga elektriko batek ziplo utzi du Andoni Egaña,  bere bosgarren txapela buruan, azken agurra abesteko mikroari heltzean. Ertzain-tzaren lehen peskizen arabera, ez da istripua izan. Susmagarrien zerrenda luzea da: gainerako zazpi finalistak, bertsolarien arrakastari inbidia beltza dioten euskal idazleak, Hitzetik Hortzera saioaren ikusle-kopuruekin lehiatu ezinean dabilen El conquistador del fin del mundo-ko kideak...