Aintzane Galardi

galardiBi poema liburu eta narrazio batekin natorkizu, irakurle. Has nadin, hortaz, poesiarekin.
Lehena, Juan Kruz Igerabideren Lainoa Janez (Erein, 2015). Bizitzaren udazkenetik idatzitako euripeko poemak dira. Euria bizitzaren metafora gisa hartuta, hausnarketarako poema zinez ederrak.
Bigarrena itzulpena da, Sylvia Pla-then Ariel eta beste poema batzuk (Denonartean, 2013, Iñigo Astiz). Plathek berak buruan zuen poema bilduma dakarkigu lehenik, eta senarrak hura hil ostean prestaturiko bertsioa bestetik, urte luzez irakurleok ezagutu dugun bakarra, hain zuzen. Miresmenetik burututako lan bikaina da. Eskertzekoa da, benetan, maila honetako lanak euskarara itzultzea.
Azkenik, klasiko bat, nire nerabezaroko liburu kuttuna, Pio Barojaren Zalakain abenturazalea (Alberdania, 2006, Koro Navarro). XIX. mende erdi aldeko Euskal Herriaren pintura paregabea. Erraz eta aise irakurtzeko abentura, Urbiako Martin Zalakain heroiaren eskutik.