Hizkuntza-eskubideetan eragiteko ‘Akuilari’ aplikazioa sortu du Behatokiak

akuilari

Akuilari izeneko aplikazioarekin hizkuntza-eskubideen urraketei erantzuteko zein jokamolde eredugarriak nabarmentzeko tresna sortu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Hiru erabilera nagusi ditu aplikazioak: euskara erabiltzeko eskubidea errespetatu ez dietenek edota euskara erabiltzeagatik kaltetuak izan direnek kexa ipintzeko; hizkuntza-eskubideak ongi zaintzen dituzten entitateak zoriontzeko; eta gainontzeko erabiltzaileek Behatokira igorritako gertakariak ikusi eta sare sozialetan zabaltzeko. Kexak zein zorion mezuak bidaltzean, igorleen konfidentzialtasuna bermatuko du. Aplikazioa doakoa da eta App Storen eta Google Play Storen eskura daiteke, baita www.akuilari.eus gunean ere.


gabeALORREAN dagoen hutsunea betetzeko asmoz, ikerketa kazetaritzako eta salaketa sozialerako Gabe aldizkari digitala sortzeko lanean dabiltza Ahoztar Zelaieta, Txisko Espinosa eta Nuño Santillana Egin, Ardi Beltza eta Kalegorria hedabideetako lankide ohiak. Ezkertiar, abertzale eta internazionalistak direla azaldu dute sustatzaileek, eta hedabidea “euskaldun berrientzat, euskaldun zaharrentzat eta euskaldun txarrentzat” eginda dagoela. Elebiduna izango da eta harpidetza bitartez finantzatuko da. Askotariko edukiak landuko dituzte, umorea barne, eta hainbat euskarritan argitaratuko dituzte. Webgunea, elebiduna, doakoa izango da, eta harpidedunek beste hainbat argitalpen jasoko dituzte urtean: lau monografia pdf euskarrian, bi ikus-entzunezko lan, liburu bat eta hilabetekari digitala hilero, azken hori ere pdf euskarrian.


LABURREAN

ZORTZIi euskal hedabideren albiste jarioa Telegram mezularitza zerbitzuaren bidez jaso-tzeko tresna sortu du Ander Agirregabiria EHUko kazetaritza ikasleak: Geurealbisteakbot. Euskarazko hedabideek berriak sortu ahala, automatikoki igortzen ditu euskarri berriak. Zehazki, Argia, Berria, Eitb, Euskalkultura.com, Kazeta.eus, Sustatu, Topatu eta Zuzeu-ren albisteak bidaltzen ditu. Euskarria baliatzeko harpidetu egin behar da, Telegramen @Geurealbisteak_bot bilatu ostean, edota telegram.me/Geurealbisteak_bot URLa jarraituta. Harpidetza doakoa da.

KAIXOMAITIAKAIXOMAITIA.EUS guneak, harremanetarako euskarazko gune bakarrak, berrikuntzak egin eta aro berria hasi du Saltsa badago! lelopean. Webgunea eraberritu eta bestelako zerbitzu eta funtzionalitateak martxan jartzearekin batera, beste ekimen batzuk ere abiarazi ditu. Hala, Kaixomaitia Ekintzak egitasmoaren bidez, Internetetik at jendea ezagutzeko ekin-tzak antolatuko ditu; Kaixomaitia blogaren bidez, berriz, harremanei buruzko hausnarketa eta iritzi trukaketa sustatuko du.

INTERNETt&EUSKADI elkarteak 13. Buber Sariak banatu ditu. Besteren artean, www.domeinuak.eus, www.womansarea.net, www.irontec.com eta www.ulma.com izan ziren sarituak. AEKren webgunea, www.aek.eus, finalisten artean izan zen, Euskara kategorian, hain zuzen, baina PuntuEus fundazioaren www.domeinuak.eus guneak eskuratu zuen  saria.