Danele Sarriugarte

daneleOhartarazpen batekin abiatu behar da liburu-aukeraketa oro, esan gabe doala baitirudi baina beharrezkoa baita sarri esplizituki adieraztea aukeraketa bat beti dela balizko aukeraketa bat, beste egoera batean bestelakoa litzatekeena. Nirea, gaur: 

Umeek gezurra esaten dutenetik, Uxue Apaolaza (Erein, 2005). Irakur­tzen dudanean atsegin izaten dudalako belarrondoko bat, umorez baina gupidarik gabe. Noski, jakin banekien euskaraz egin zitekeela; hau irakurtzean mamitu zitzaidan, ordea, pentsamendua: horrela bai.

Geroaren aurpegia, Amaia Lasa (EHU/UPV, 2000). Lasaren poemen bilduma. Ezkutatutako erreferentzia bat aurki­tzeak sortu zidalako itzelezko poza, ikusteak nola aurrez ere pentsatua zuten hainbat emakumek nik bezala. 

Nire amaren autobiografia, Jamaica Kincaid (Alberdania-Erein-Igela, 2012, Alberto Martinez de la Cuadrak itzulia). Besteez ari­tzea beti baita, hein batean, norbere buruaz jardutea, liburu honen izenburu irudiz kontraesankorrak iradoki bezala. Garrantzi­tsua da niretzat, literatura unibertsala bilakatu zelako hemen andrazko eta beltz.