Hrütar (Rams)

rams

Zuzendaria: Grimur Hakonarson. Gidoia: Grimur Hakonarson. Aktoreak: Siguraur Sigurjon­sson, Theodor Juliusson, Charlotte Boving, Jon Benonysson, Gunnar Jonsson. Islandia, 2015.

Istorioa: Gummi eta Kiddi anaiak artzainak dira eta, Islandiako bakartutako haran batean bata bestearen aldamenean bizi arren, 40 urte daramatzate elkarri hitzik egin gabe. Alabaina, gaitz larri baten ondorioz ibarreko artalde guztiak hiltzera behartzen dituztenean, aspaldiko haserreak baztertu beharko dituzte anaiok.

Sariak: uzta polita bildu du filmak, Canneseko Zinemaldiko Un Certain Regard saileko lehen saria eta Valladolideko Semincin film onenarena irabazita. 

Onena: toki jakin batean gertatzen den pasadizo batetik abiatuta oso istorio uniber­tsala kontatzen du filmak, giza harremanak eta gizakiak ingurunearekiko duen harremana landuta. Xumea da kontakizuna, eraginkorra, hotza, baina leku egiten die hunkigarritasunari eta enpatiari umore bereziko ukituen laguntzarekin. Islandiako paraje isolatuetako paisaia gogor eta gupidagabeek filmean duten presentzia indar­tsuak eta Gummi eta Kiddi jokatzen dituzten bi aktoreen lan bikainak ere garrantzi nabarmena dute horretan. Lehen kolpean film bitxia irudi dezake, baina lan sendo eta sentikorra da. 

Eñaut Mitxelena