Ana Meabe

meabaAktorea

Gustuko duzun filma? La grande bellezza (Paolo Sorrentino).

Zuzendari bat? Julio Medem.

Askotan ikusi duzun filma? Moulin Rouge.

Osorik ikusi gabe utzi zenuen? Balada triste de trompeta.

Gustuko duzun aktore bat? Meryl Streep...

Zinemara bakarrik ala lagunduta? Nahiago beti lagunduta.

Zinematik atera eta gero... Pelikulak barnea ukitu, hunkitu egin banau,  emozio hori dastatu, isilik gozatu pixka batean... Segituan, pelikula aztertu, komentatu, goraipatu... Bestela, pelikula kritikatu, txikitu...

Ikusi duzun azken filma? Black Mass.

Eta ikusi nahi duzuna? Irrikan nago Youth ikusteko, Paolo Sorrentinoren azkena.