Aguraingo AEK omenduko du 2016ko Araba Euskaraz-ek

ARABABerri pozgarria eman digu Aguraingo Lautada ikastolak, datorren urtean Araba Euskaraz antolatuko duela jakinaraztearekin batera: 2016ko Araba Euskaraz-ek Aguraingo AEK omenduko du, helduen euskalduntzean egindako eta egiten duen lanagatik. Datorren urteko ekainaren 19an izango da Araba Euskaraz, Geroari begira lelopean. Egunero-egunero, geroari begira jarduten du Lautada ikastolak, oztopo guztien gainetik, ikasleak euskaraz hezteko lanean. Haatik, hizkuntzaren garapenean eta transmisioan haurren hezkuntzarekin batera helduek duten garrantziaz jakitun,  Aguraingo AEK omentzea erabaki dute. Ekainaren 19ko hitzorduaren zain, haurrek eta helduek, ikastolak eta euskaltegiak, elkarrekin jarraituko dute Agurain euskahalduntzen. Eskerrik asko, Lautada ikastola!