Futbola

fútbolHamar urtetik beherako AEBetako haurrek ezingo dute baloia buruz jo

Baloia buruz jotzea oso ohikoa da futbolean. Bada, AEBetako haurrek keinu hori saihestu beharko dute futbolean jokatzean. Izan ere, hamar urte baino gutxiago duten haurrei baloia buruz jotzea debekatuko die AEBetako Futbol Federazioak. Modu horretan, garuneko traumatismoak saihestu nahi dituzte haurrengan. 2013an eginiko ikerketa baten arabera, txikitan baloia buruz askotan jotzen zutenen artean ugariagoak ziren garun kalteak. Bereziki, memorizatzeko gaitasunean sumatu zuten eragina. Ikerketaren emaitzak ez dira ziurtzat jo, baina hura oinarri salaketa ipini zuen AEBetako guraso elkarte batek FIFAren eta AEBtako futbol erakunde nagusien aurka. Salaketan ziotenez, AEBetako 50.000 haurrek kommozioak jasan dituzte futbolean jokatuz, eta hori ekiditeko neurririk ez hartzea egozten zieten aipaturiko erakundeei. Horiek horrela, debekua ezartzea erabaki du ­AEBetako Futbol Federazioak. Salaketa aztertu zuen epaileak FIFA alde batera utzi zuenez, oraingoz AEBetara mugatuko da neurria.