Japonia

shoesGPS-dun zapatak dementzia duten adinekoentzat

Kalean iparra galdu eta galtzeko arrisku handia izaten dute dementziak jotako adinekoek. Hori kontuan hartuta, Japoniako enpresa batek GPS-dun zapatak sortu ditu. GPS Dokodemo Shoes izena dute eta oso erabilerrazak dira: ezkerreko zolan bilagailu bat daukatenez, uneoro ikus daiteke zapaten jabearen kokapena sakelako edo ordenagailu bidez. Gainera, etxetik aldentzen bada eta erabiltzaileak aldez aurretik zehaztutako distantziak (50 m, 100 m, 500 m…) gainditzen baditu, oharrak helarazten zaizkio sakelako edo ordenagailura. Halaber, zapaten jabearen mapa bidezko kokapena ematen dute. Adinekoentzako produktua da batik bat. Izan ere, zapataren sortzaileek azaldu dutenez, adinekoek gutxitan erabiltzen dituzte sakelako, erloju edo bestelako gailu elektronikoak. Zapatak, aldiz, egunero janzten dira. Oraingoz, Japonian baino ez daude salgai, eta garesti: 266 euro inguru balio dute. Nolanahi ere, nahiko harrera ona izan dutela jakinarazi du zapata merkaturatu duen enpresak, eta dagoeneko aztertzen ari dira etorkizunean herrialde gehiagotara zabaltzeko aukera.