Auzolana

errigoraErrigoraren hurrengo kanpaina martxan da

Nekazaritzako produktu paregabeak janez Nafarroako hegoaldeko nekazaritzari zein euskalgintzari bultzada emateko aukera zabalik da berriro ere, Errigora egitasmoaren hurrengo kanpainari esker. Urriaren 21ean abiarazi zuten Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpaina, eta azaroaren 8ra bitartean egin ahal izango dira eskariak. 50 euroren truke, Nafarroako hegoaldean ekoitzitako hainbat produktuz osaturiko saskia eskuratu ahal izango da. Auzolana oinarri eta bitartekaririk gabe, merkatuko prezio berean aparteko kalitateko produktuak eskuratuko dituzte erosleek eta, bide batez, Nafarroako euskalgintzari lagunduko diote. Izan ere, ordainaren % 25 euskararen aldeko ekimenetara bideratuko da. Zehazki, hiru proiektutara: Lodosako eta Vianako ikastolen egitasmoak sendotzera; Erriberako AEKren beka funtsa areagotu eta sustapen kanpaina bat garatzera; eta D eredua Nafarroa osora zabaltzeko lanean diharduten ekimenei laguntzera. Orain artean egindako kanpainek emaiĀ­tza onak lortu izan dituzte: hiru urtean 15.000 etxetara ailegatu dira 370.000 kontserba ontzi eta 88.000 litro olio, eta Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari 300.000 euro bideratu zaizkio. Ahosabaia gozatuz joera horri eusteko, beraz, eskaria egin behar. Zeren zain zaudete?