Bitxikeria

haziakGernikako arbolak badu perfumea

Aurrerantzean, ez da Gernikara joan beharrik izango Gernikako arbolaren usaina suma­tzeko. Alderantziz, nahi duenak gainean eraman ahal izango du haritz zaharraren usaina, Haziak izeneko lurrinari esker. Gernikako arbolaren urtadarren hostoak beratuz sortu du perfumea Laudioko Alfredo Pereiro Rekakoetxea enpresariak, Jimmy Boyd perfumegilearen laguntzarekin. Egitasmo zabalago baten parte da perfumea. Izan ere, 2013an gernikakohaziak.com gunea sortu zuen Pereirok, Gernikako arbolaren historia eta informazioa biltzeko asmoz. Era berean, arbolaren kimuak saltzen hasi zen webgunearen  bidez. Haatik, araudi zorrotzak tarteko, loreak esportatzea zaila suertatu zaio hainbat herrialdetan. Ondorioz, perfumea sortu du. Oraingoz, soilik Internet bidez eros daiteke, baina laster Gernikako, Donostiako, Gasteizko, Iruñeko eta Laudioko dendetan paratuko dute salgai.