Hizkuntza

durangoEAEko Barne Produktu Gordinaren % 4,2 euskarari dagokio

Euskarak badu bere pisua Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian. Euskararen Balio eta Eragin Ekonomikoa azterlanarekin, euskarak EAEko ekonomiari egiten dion ekarpena aztertu du Eusko Jaurlaritzak. Emaitzak argigarriak dira: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 4,2 dagokio euskarari, 2.800 milioi euroko ekarpena egiten baitio. Halaber, 56.142 lanpostu daude euskarari lotuak, EAEko lanpostuen % 6,3. Datu esanguratsuak dira, beste jarduera ba­tzuekin alderatuz gero: Hezkuntzak, esaterako, % 5,5eko ekarpena egiten du EAEko BPGn, eta turismoak, % 5,8koa. Siadeco etxeak egin du azterketa, eta zehazki lau sektore aztertu ditu: hizkuntzaren industria, kultura eta hedabideen industria, hezkuntza eta unibertsitate arloko jarduerak eta herri administrazioa. Ikerketaren bidez, hainbat hizkuntzaren aurrean sorturiko aurreiritziak eraitsi nahi izan dituzte. “Ikerketaren emaitzak agerian jar­tzen du, argi eta garbi, euskarak gure gizartearen sare ekonomikoan duen garran­tzia. Halaber, lagungarria da euskararen eragingarritasun eta baliagarritasun ekonomikoa zalantzan jar­tzen edo ukatzen duen aurreiri­tzia desegiteko” azaldu du Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.