Matrikula zozketako saria, Lizarrara

irabazleakIkasturte honetan, Cesar Escudero ikasle nafarrak doan ikasiko du euskara Gesaltzako AEKn. Izan ere, Lizarrako Beinat Etxepare AEK euskaltegiko ikasle Beatriz Comesñak haren izena aurkeztu zuen, besteak beste, ikasturte hasierako matrikula zozketarako. Horrenbestez, biek ala biek lortu dute sari polita: Escuderok doan izango du ikasturte honetako matrikula; Comesañak % 50eko beherapena bere matrikularen prezioan. Saririk ederrena, ordea, hemendik aurrera elkarren arteko harremana euskaraz gauzatu ahal izango dutela.