Ikasgu berriak AEKn

orioIkasturtearen hasierarekin batera, martxan dira AEKren zenbait egoitza berri: Beasainen, Zestoan, Orion, Elgoibarren, Ortuellan eta Altsasun.
Beasaingo Goiztiri AEK euskaltegia tokiz aldatu da eta Jose Migel Iturriotz kaleko 14. zenbakian jasoko dituzte ikasleek eskolak.  Zestoako AEK-ko ikasleak, berriz, kultur etxean bilduko dira aurrerantzean, eta Oriokoak Kosta tailerra eraikinean. Elgoibarren ere lokal berria dauka AEK-k, Gabriel Kurutzelaegi kaleko 10.ean (Toletxegain tren geltokiaren parean). Altsasuko Itsasi AEK euskaltegiak egitarau potoloa prestatu zuen egoitza estreinatzeko: musika, dantza, bertsoak... Bizkaian, halaber, inaugurazio izan da: Ortuellan, Kriseilu AEK-k ere egoitza berria izango du, Mendialde auzuneko 13. zenbakian.