Mintzalagun egitasmoak sendotzeko elkarlana

hitzarmenaAEK-k, euskara elkarteak biltzen dituen Euskaltzaleen Topaguneak eta Mintzanet egitasmoa sustatzen duen maramara* taldeak hitzarmena sinatu dute mintzalagun egitasmoak indartzeko eta parte-hartzaileei euskararen munduan murgiltzen laguntzeko. Hori lortzeko, hiru eragileen arteko lankidetza ezarri dute ikasturte berriaren hasieran.
Guztira 6.000 lagun ibili ziren aurreko ikasturtean euskara praktikatzen hainbat mintzalagun egitasmotan. AEKn, berriz, 14-15 ikasturtean, 12.000 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte euskara ikasteko bidaian. Askorentzat, baina, zaila izaten da euskaltegian ikasitakoa kalean erabiltzea: konfiantza falta dela, lotsa dela, inguru ez euskalduna… Horregatik, 12.000 ikasle horietako asko izan ziren, gainera, praktika egitasmoren bateko partaide.
Jende kopuru hori ikusita, nabaria da AEK, Euskaltzaleen Topagunea eta maramara* taldearen arteko lankidetzaren garrantzia. Helburu nagusia? Egitasmoak indartzea eta parte-hartzaileak euskaldunen mugimenduan txertatzea. Halere, ezinbestekoak dira lan horretan lagun euskaldunak, beraiek baitira euskara ikasten ari direnen bidelagunak. Hori dela-eta, hitzarmenaren sinatzaileek dei berezia egin zieten, euskara ikasten ari diren bidelariei laguntzera anima daitezen.