Iker 'Antxus' (Skasti)

ikerInto The Plateau (Delorean, 2006)
Metropolitan Death diskoarekin batera, elektronikaren bidea ireki zuen disko honek, eta dance erritmoak ezin hobeto lantzen dira bertan. Beste mundu bat ezagutu genuen horrela, herriko artisten eskutik, gainera.
What Went Down (Foals, 2015)
Disko honetan, ahotsen melodia landuak eta soinu berezia uztar­tzen dira. Horrez gain, hitzak sakonak dira, eta esanahi asko dituzte. Horregatik guztiagatik, asko transmititzen du diskoak.
Favourite Worst Nightmares (Arctic Monkeys, 2007)
Rockari buruzko ikuspegi berri­tzailearen erakusle da, erritmo-aldaketa etengabeko abesti konplexuez osatutako diskoa; bidenabar, Skasti bandak indie-rocka bere proposamenean sartu izanaren errudun nagusia da. Hori gutxi balitz bezala, disko gutxirekin gertatzen den zerbait gertatzen da honekin: abesti guztiak dira oso onak, ez dago “betelanik”.