Ordaina

ordainaPhilip K. Dirk
Itzulpena: Aritz Gorrotxategi
Hitzaurrea: Iban Zaldua
Meettok, 2015

Gauzak argi: ez naiz literatur kritikaria eta hau ez da liburu kritika bat. Ez ohiko eran, behintzat. Nekez topatuko duzu txoko honetan, irakurle, liburu hau edo beste irakurtzea merezi ez duela adieraziko duen pasarterik. Zergatik? Bada, euskaraz irakurtzera bultzatu gura dugulako, ez kontrakoa; eta ez naizelako ni ohiko kritikoa. Jakina, liburuak hori kontuan hartuta aukeratzen ditugu.
Aurrekoa esanda, aitortu behar dut inoiz baino errazagoa egin zaidala irakurritakoaren "apologia" egitea. Horrela, gordinean, euskaraz irakurri dudan lehen zientzia fikziozko liburua izan dela uste dut, eta asko gustatu zait. Gozatu egin dut Ordaina ipuin bilduma irakurtzen. Ba al dago hori baino kritika hoberik?
Hori gutxi ez eta liburua diptiko batez lagunduta dator: Iban Zalduaren "Hamaika arrazoi Philip K. Dick (euskaraz) irakurtzeko". Bide batez, Zalduarena da hiĀ­tzaurrea ere. Neure egiten ditut Ordaina irakurtzeko ematen dituen arrazoietako batzuk, apologia osatze aldera:
Zientzia fikzioa gustatzen zaizulako; edo, ez bazaizu gustatzen, Dickek zentzu filosofiko eta hausnartzailearekin idazten duelako. Euskaraz zientzia fikziozko liburu asko ez dagoelako. Bere lanetan oinarritutako filmak ikusi dituzulako; edo ez dituzulako ikusi: Total Recall, Screamers, Impostor, Minority Report, Paycheck... Horiek guztiak bilduma honetan aurkituko dituzu. Badago arrazoi gehiago, baina hobe norberak deskubritzea, ezta?


Igor Elordui