Munduko poesia kaierak

mkai ...egitasmoa jarri du martxan Susa argitaletxeak, Beñat Sarasola olerkari eta literatur kritikariaren zuzendaritzapean. Helburua da urtean sei liburuxka kaleratzea, guztiak mundu zabaleko hainbat poetaren antologiak, euskarara itzuliak. Hala, hurrengo apirilean ikusiko dute argia aurreneko hirurek: Georg Trakl austriarraren lanak, Anton Garikanok itzuliak; Maria Merce Marcal katalanarenak, Itxaro Bordak euskaratuak; eta Aime Cesaire martinikarraren poemak, Iñigo Aranbarri itzultzaile. Beste hirurak (Carlos Drummond de Andrade, Emily Dickinson eta Miguel Hernandez) udazkenean kaleratuko dira, hurrenez hurren, Koldo Izagirrek, Angel Errok eta Josu Landak euskarara ekarriak.