Mailaz maila 400...

zoko

... eta gorantz! AIZU! aldizkariaren 400. zenbakia da esku artean duzun honakoa. 1981ean sortu zenetik, ibilbide aberasgarria osatu du euskara ikasleen aldizkariak. Konta genezake 34 urteotan 400 zenbaki kaleratu ditugula; 500etik gora kazetarik eta kolaboratzailek idatzi dutela bertan; 3.000 lagun pasatxo elkarrizketatu ditugula; 6.000 iragarki baino gehiago argitaratu direla; milaka harpideren etxeetara iritsi garela; ehuna milaka euskalhaldunek leitu gaituztela; beste horrenbeste ikasle eta irakasle izan zaretela bidaide, gogaide eta lagun; edota Hiztegi Batua lehenengotik azkenera beteĀ­tzeko adina hiztegi sarrera paratu ditugula gure orrialdeetan. Zenbakiak zenbaki, esan dezakegu orain artean argitaraturiko orrialde guztiak bata bestearen segidan ipinita Urepeletik Bilborako bidea bete ahal izango genukeela, ondoren atzera buelta eginez. Haatik, ez dugu halakorik egingo, ezta debaldeko hitzik botako ere. Atzera begiratu bai, baina soilik AIZU!ren jiran ibilitako guztiei gure eskerrik beroenak emateko eta aurrera jarraitzeko indarra hartzeko. Zuon guztion berotasuna lagun, urratsez urrats aitzina egingo baitugu. Mailaz maila, 400... eta gorantz!