Danba taldeak...

DANBAHautsi... eta izan zaitez zu izeneko diskoa kaleratu du, bigarren lana ia bost urteko ibilbidean. Oraingo honetan, ordea, euskaraz egin dituzte abesti guztiak, hamar kanta bizi eta indartsu guztira. Kubako eta Euskal Herriko musikariak batzeak berez dakarren kultur nahasketak hainbat estilo biltzen dituen lana argitaratzea eragin du: jazza, rocka, elektroa, latinoa, punka, reggaea, bluesa... Hitzak ere askotarikoak dira, Miren Amuriza bertsolariak idatzitakoak, hain zuzen ere. Letren egilea emakumea izateak eta taldearen sorreratik dagoen Aitziber Estanga abeslariari emakumezko beste kantari bat (Estitxu Pinatxo beratarra) batzeak, disko honen alde femeninoa nabarmena izatea ahalbidetu dute.