Euskara

gattunkIkastolen aldeko hitzorduak Usurbilen eta Elizondon

Urriaren 4an Kilometroak eta 18an Nafarroa Oinez. Horiexek izango dira ikastolen aldeko jai erraldoien aurtengo azken bi hitzorduak. Lehena, Gipuzkoan. Gattunk leloari helduta, Usurbilgo Udarregi ikastolak antolatu du 2015eko Kilometroak, eta ikastolaren eraikin berriaren finantziazioan laguntzeko baliatuko du. Era berean, garatzen ari diren hezkuntza proiektu berriari bul­tzada emateko baliatuko dute. Kilometroak izan eta bi astera, Elizondok hartuko du 2015eko Nafarroa Oinez. 1982an bezala, Baztan Ikastolak antolatuko du, helburu zehatz batekin: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako eraikinak hobetzeko babes ekonomikoa lortzea. Hamabortz, ama bat leloa izango dute ardatz. Une honetan Nafarroan hamabost ikastola ari direlako euskarazko irakaskuntzan lanean, Baztango udalerria hamabost herrik osatzen dutelako eta denek ala denek dutelako ama bakarra: euskara. Hala Nafarroan nola Gipuzkoan, amari dagozkion babesa eta laguntza eskaintzeko parada izango da, hortaz, urrian. Bi ekitaldiei buruzko informazio guztia www.kilometroak.eus eta www.nafarroaoinez.net guneetan eskura daiteke.