Astronomia

planetaHerensugerik ikusiko al dugu ortzian?

Aurki euskal izena eduki dezake berriki topaturiko planeta batek. Draco konstelazioan dagoen Iota Draconis b planetari izena jarri behar dio International Astronomical Union elkarteak, planeta berriei izena ipintzeaz arduratzen den erakundeak. Beste zortzi izenekin batera (Misopan, Foros, Appin, Machikanewani, Hypatia, Amagumo, Itogon eta Yamatanoorochi), Herensuge euskarazko hitza proposatu du. Behin betiko deitura erabakitzeko, Internet bidezko bozketa antolatu dute. http://nameexoworlds.iau.org/ webgunera jo behar da bozketan parte hartzeko. Bertan, botoa emateaz gain, izen bakoitzaren esanahiari buruzko informazioa topa daiteke, eta Iota Draconis b planetaren ezaugarriak ezagut daitezke. Bozketa urriaren 31n amaituko da, 23:59an; beraz, ordura arteko epea izango da gogoko izenari botoa emateko. Nolanahi ere, Iota Draconis b ez da izen bila dabilen planeta bakarra. Webgunean ikus daitekeenez, beste hainbat planeta, izar eta sistemari izena jartzeko bozketak ere martxan dira.