Xabi Aburruzaga

aburruzagaJames Taylor, Before this world (2015). Jamesen azken diskoa, kantu berriz osatutako diskoa (2002tik ez du horrelakorik argitaratu). Gose handiz jaso dut lana, eta erabat ase nau. Kantu melodikoak, garbiak; haren lehenengo notatik geratzen da agerian. Erraz entzuteko modukoa. Luxuzko bandarekin grabatu du, gainera, Larry Goldings, Michael Landau, Steve Gadd, Jimmy Johnson, Arnold MCCuller eta Luis Conte izan baititu ondoan, besteak beste.
Richard Bona, Reverence (2001). Kamerungo baxu-jolearen bigarren diskoa. LanĀ  honekin ezagutu nuen, eta erabat txundituta gelditu nintzen lehenengo entzunaldian. Afrikako soinuak eta kantatzeko era agerian gelditzen dira, baina jazz estiloarekin uztartuta. Zuzenean ikusteko aukera baduzue, ez galdu kontzertua, Richard munduko baxu-jole onenen artean baitago.
Oskorri, Ura (2000). Euskal Herriko folk erreferenteetako batek soinu ederra lortu zuen disko honekin. Demostratu zuten kantu eta ukitu berrien bidez gauza desberdinak egin ahal direla banda batekin, baina Oskorriren nortasuna eta soinua galdu barik. Luxuzko gonbidatuak izan ziren lan eder honetan, besteak beste, Glen Velez, Ivo Papasov eta Michel Bordeleau.